Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ezgaitasuna duten 12 urtetik gorako gazteei zuzendutako eskaintza izanen da eguberrietan ere. Intxostiapunta gazte gunean lagunekin jolastu, eta jarduera eta tailerretan parte hartzeko aukera izanen dituzte. Abenduaren 23,24,26,27,30 eta 31n eta ilbeltzaren 2,3 eta 7rako izanen da eskaintza, 17:00etatik 20:00etara. Izena emateko 012 telefonora hots egin edo www.altsasu.net web orrian sartu. 33 euro ordaindu beharko dira. Hobariak eskuratzeko aukera ere badago. Izen ematea hilaren 20tik 27ra izanen da zabalik.