Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hala pasako dute larunbata eta domeka Itziar Claverrek eta Haizea Ramirez de Aldak. Baita etxeko atxilo-aldian elkartu nahi zaizkien guztiak. Bi altsasuarrek asteburuan beteko dute epaitegiak ezarritako zigorra: bi eguneko etxe lokalizazio iraunkorra. Aurretik 6.000 euroko isuna ordaindua dute. Eraikin publikoan itxialdia eginez Euskal Herrian Euskarazko (EHE) bi kideek epaiari buelta eman nahi diote. Eta zigortuak izatera eman zituen arrazoia zabaltzeko bozgorailu izanen da: euskaraz bizitzeko nahia. EHEk duela bi urte antolatutako Ezabatu eta euskaraz bizi! dinamikaren baitan identifikatu zituen Foruzaingoak Claver eta Ramirez de Alda. Ondoren etorri da epaia. Orduan bezala, gaur egun ere, bi altsasuarrek uste dute ""Madriletik eta Parisetik eratorritako legeek Euskal Herria eta euskaldunak azpiratzeko asmimilazio prozesuaren baitan daude. Prozesu horren ondorioz, euskaldunon hizkuntza eskubideen ukazioa eta zapalketa etengabekoak dira". EHEko kideek salatu dute egunerokoan euskaldunok ezin dugula euskaraz bizi. "Administrazioen aurrean gure hizkuntzan aritzeko eskubidea administrazioek beraiek urratzen dute". DeiaBi euskaltzaleek adierazi dute hizkuntza-paisaia arrotza dela euskaldunok bizi dugun zapalkuntzaren beste adierazleetako bat. "Ezabatu eta euskaraz bizi dinamikak hura salatzea du helburu. Haren kontrako jazarpena agerikoa da. Azken urteetan hainbat isun eta zigor ezagutu ditugu". Egoera berean dauden eta egon diren guztiei babesa adierazi diete Claverrek eta Ramirez de Aldak. Aldi berean, gaineratu dute ez dituztela zigorrak onartzen eta euren jardunean berretsi eta euskaltzaleei haiekin bat egiteko deia egin diete. "Euskaraz bizitzen segituko dugu. Ez gara espaloitik jaitsiko. Euskaltzale konprometitu eta aktibo gisara erantzunen diegu erasoei eta Euskal Herri euskalduna, euskaraz biziko den herri euskalduna eraikitzen segituko dugu".EgitarauaAzaroak 22, ostirala19:00etan Elkarretaratzea. 20:00etan Pintxo-potea Gure Etxea eraikinean. 22:30ean Izan egin eragin dokumentalaren proiekzioa. 00:00etan Itxialdiaren hasiera. Azaroak 23, larunbataGoizez EHEren mintegia. 14:30ean Bertso bazkaria. 18:30ean Euskaraz bizitzeari zigorrik ez! Ezabatu eta euskaraz bizi! manifestazioa. 20:00etan Pintxo-potea. 23:00etan Kinadaren kontzertua eta ondoren karaokea. Azaroak 24, igandea12:00etan Photoshop tailerra. Ordenagailua eraman.17:00etan Hitzaldia: desobedientziatik intsumisiorantz: bide bat. Hizlaria: Eneko Garaialde. 19:00etan Elkarretaratzea. 00:00etan Itxialdiaren akabera.Asteburuan Gure Etxea eraikinean EHEren materiala erosteko aukera egonen da. Gainera, EHEren argazki eta bideoak ikusgai izanen dira, baita espaloitik ez jaisteko konpromisoak hartzeko aukera ere Barra txiki bat ere izanen da.