Umm... onddoak!

Guaixe 2013ko aza. 22a, 09:34

Altsasuko tabernen elkarteak, Xurrutek, Onddoren Astea antolatu du hirugarrenez Altsasun. Atzo hasi zen, ostegunarekin, eta igandera bitartean onddo pintxo bikainak dastatzeko aukera egongo da Xurrut elkartea osatzen duten Arkangoa, Gautxori, Koxka, Lurrazpi, Urtzi eta Xume tabernetan. Onddo pintxoa jateak badu sariaTaberna bakoitzak bere onddo pintxoa prestatuko du eta 2 euroren truke pintxo bakoitza dastatzeko aukera izango da. Gainera, onddo pintxo horietakoren bat dastatzen dutenak zozketa batean sartuko dira. Osasuna edo Laboral Kutxa taldeen partida bana ikusteko bina sarrera bikoitz zozketatuko ditu Xurrut elkarteak eta baita ere Iortia Kultur gunean zinema ikusteko 10 sarrera bikoitza. Onddo astearen inguruan giroa sortuko da.