Antzerkitik omenaldia bakeroen filmei

Guaixe 2013ko aza. 22a, 09:23

Antzokiak betetzen jarraitzen du publiko guztiarendako umore zuria eginez, "besterik gabe, barre egin nahi dutenendako". Keinu umorea erabiltzen dute horretarako. Far west ikuskizunean bakeroen filmeen errekreazioa ekarriko dute Altsasura. Aurreko eskaintzetan konpainiak hainbat sketchez osatutakoak ziren. Oraingo honetan, ordea, Yllanak hasiera eta bukaera duen istorioa eskainiko du. Lau aktore oholtza gainean, ikus-entzunezko proiekzioen laguntzaz, bere maitea berreskuratu nahi duen anti-heroi baten istorioa kontatuko du. Ameriketako Estatu Batuetako mendebalde urruneko tren geltoki batean baserritar baketsu eta soil batek andregaia jasoko du. Baina lehen musua eman aurretik bilatze eta atxilotze agindua duten bi gaizkile gaiztok bahitu eginen dute emakumea. Bere maitea erreskatatzen saiatuko da baserritarra, horretarako eskura duen guztia erabiliz. Bahiketa bitartean emakumeak bere baitan ezezagunak zitzaizkion balioak opatu ditu eta hala benetako heroina bihurtuko da. Ikuskizunean western ikonografia xehatu eginen du Yllanak: jatorrizko amerikarrak, kantinak, desertuak, dueluak, jazarpenak eta akzio asko izanen dira. Lau aktoreak onomatopeia, keinu grazia, soinu efektu eta hiru dimentsiotako animazioaren laguntzaz ikusleen konplizitatea bilatuko dute. FitxaIdeia eta zuzendaritzaYllanaSortzeaYllanaCesar Maroto, Antonio de la Fuente Susana Cortes Rubén Hernandez Zuzendaritza artistikoaJuan Francisco Ramos David Ottone Aktoreak Antonio de la Fuente Cesar Maroto Susana Cortes Rubén Hernandez