Urteko errepasoa eginen du Burunda Txirrindularitza Klubak

Guaixe 2013ko azaroaren 22a

Burunda Txirrindularitza Klubari iritsi zaio urteko balantzea egiteko ordua. Horretarako, klubak asanblada orokorra deitu du larunbatean, hilaren 23an, Altsasuko Iortia Kultur Gunean, 17:45ean. Gai ordenari jarraiki, aurreko aktaren irakurketa eta onarpena eginen dute lehenik, segidan diru kontuen egoeraz aritzeko. Jarraian, denboraldian txirrindularitza klubak egindako lana errepasatuko dute: lortutako emaitzak, helburuak bete diren ala ez... Trofeo banaketaBukatzeko, urtero moduan denboraldi bukaerako trofeoak banatuko dizkiete txirrindulariei. Jakina, galde erreguen txandan nahi duten galderak egiteko aukera izango dute Burundako bazkideek.