Elortz ibarreko abesbatzak errepertorio anitza ekarriko du

Guaixe 2013ko aza. 29a, 08:36

Larunbatean, 20:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean. Emanaldi dibertigarria eta mugimendu askokoa iragarri duteErkudengo Ama Abesbatzak gonbidatuta etorriko dira Altsasura Noain inguruko abeslariak. Biharko prestatu duten programa erlijio-musika, musika espainiarra, euskal folklorea eta Hego eta Ipar Amerikako musikak osatzen dute. Laura Alvarezek zuzenduko du abesbatza. Pianoan Isabel Alvarez ariko da, eta perkusioan Jesus Mari Olleta. Aurreneko biak ere Noaingo musika eskolako irakasleak dira eta eskarmentu handia dute, hainbat abesbatzarekin elkarlanean aritu baitira. Noain-Elortz ibarreko musika eskolatik sortu zen abesbatza, 1998an. 2002an hartu zuen abesbatzaren zuzendaritza Laura Alvarezek. Bere gidaritzapean ibarreko kultur ekitaldi eta ospakizunetan parte hartzen hasi ziren eta handik Nafarroako eta kanpoko beste herrietara egin zuen salto. TrukeaElortz ibarreko musikariak Altsasuko abesbatzari bisita bueltatuko diote bihar. Erkudengo Amak aurten halako hiru truke egin ditu. Noainen, Portugaleten eta Montcadan egon dira aurten truke horiei esker. Heldu den urtean Galesa joateko asmoa du abesbatzak. Erkudengo Ama abesbatzako kideek, bestalde, gizonezkoei haiekin batzeko deia luzatu diete. Astelehenero eta ostegunero, 22:00etan, entseatzen du Iortia kultur gunean. Kantuzaleek ateak zabalik dituzte.ProgramaTxoria txori                             mold. J BustoNocturno nº 4                          F VilaAgur Maria                              EstitxuAlfonsina y el mar                   Ariel RamirezBesame mucho                      Consuelo VelazquezQuince años tiene mi amor    MA De la Calva eta R ArcusaEres tu                                   JC CalderonIl fiume amaro                        M TheodorakisOld time religion                    mold. M HoganJoshua fit the battle               mold. H HayesCabaret                                 J KanderLos Perjumenes                    C Mejia GodoyLa Romanza del viudo          J Guerrero