Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Mendigoizaleak Dantzaleku Sakana taldeak antolatuta, abenduaren 7an espeleologia proiekzioa hartuko du Altsasuko Iortia Kultur Guneak, 19:00etan. Igor Lanz, Sergio Hernandez eta Iñaki Oraa espeleologo sakandarrek prestatu duten "Urbasako eta Orobeko sakontasunak" proiekzioaz gozatzeko aukera izanen dute hitzordura hurbiltzen direnek. Lanean Basaura, Orobe, Tximua, Catedral, Mil Uno, Akuandi, Escalonada, Txintxaleze eta Los Cristinos kobazuloetako irudi ikusgarriekin gozatzeko aukera egongo da. Lanz, Hernandez eta Oraa espeleologoek Urbasan eta Oroben egindako espeologia irteeratan hartutako irudiak dira ikusgai jarriko direnak. Urbasa eta Orobe barrutik eta lurrazpitik ikusteko aukera paregabea, beraz.