Pertsonen datuak dituzten fitxategiak arautu ditu musika eskolak

Guaixe 2013ko aza. 28a, 18:55

Altsasuko Udal Musika Eskolako Patronatuak hala erabakita, datu pertsonalak dituzten fitxategiak arautu eta erregistratu egin ditu. Datu pertsonalak dituzten hiru fitxategi dira musika eskolan dituztenak: administrazio orokorrekoa, eskolako langileen kudeaketarakoa eta ikasleena. Fitxategi horiek soilik aurreikusitako eginkizunetarako erabiliko ditu horretarako baimena duten pertsonek.