Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Galdera horri erantzunez marrazkia osatzeko eskatu zitzaien Altsasuko ikastetxeetan ari diren Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei. Etxeko lanen bat egiten zuten edo ez irudikatu behar zuten. 40 neskak eta 48 mutilek egindako marrazkiek osatzen dute Iortia kultur guneko ezkaratzean jarritako erakusketa. Gainera, ikastetxe bakoitzetik launa marrazki hautatu eta egutegia egin du Altsasuko Bateragarritasunaren aldeko Tokiko Itunak. Ikasleen bidez etxeetara iritsi da dagoeneko. Bestalde, etxeetara txartel bat banatu da. Harekin Iortia kultur gunera joaten direnek egutegia musutruk jasotzeko aukera izanen dute eta, bide batez, han dagoen erakusketa ikusi. Abenduaren 19ra arte dago ikusgai. Ekimen horren bidez, zaintzaren etika aintzat hartuz, etxeko egin beharren erantzukidetasunaren aldeko kontzientzia sustatu nahi da. Aukera berdintasunerako gakoa zaintzan dago. Ekimena ere bateragarritasuna ahalbidetzeko lanabesa da.