Hodei Mazkiaranek brontzea ekarri du Munduko Kopatik

Guaixe 2013ko abenduaren 9a

Mexikoko Aguascalientesen jokatu da Munduko Pista Txirrindularitzako Kopa. Espainiako selekzioak hautatuta aritu da Hodei Mazkiaran. Altsasuarrak brontzezko domina lortu zuen banakako abiadura proban, Jose Moreno eta Juan Peralta taldekideen atzetik sailkatu eta gero. Aipatu hiru txirrindulariek taldekako abiadura proban 10.ak izan ziren, Espainiako errekorra gaindituz (43.801). Bestalde, Hodei Mazkiaran 12.a sailkatu zen 200 metroko proban (1:00.069), 1995. Urtean Jose Antonio Escuredok ezarritako Espainiako marka gaindituz.