217 futbolari Sociedad Deportiva Alsasuan

Guaixe 2013ko abenduaren 9a

Sociedad Deportiva Alsasuako (SDA) futbol sekzioak 2013-2014 denboraldiko futbol taldeen aurkezpena egin zuen ostiralean Dantzalekun. Guztira 217 futbolari ari dira lanean, 13 taldetan banatuta, aurrebenjamin mailatik hasita erregional mailara. Kimuen mailakoak Sakanako Futbol Topaketetan aritzen dira, haur eta kadeteak Nafar Kirol Jolasetan eta jubenilak eta erregional mailakoak Nafarroako Futbol Federazioko txapelketetan. SDA-ko presidente Pablo Lopez Colinak adierazi duenez, futbolak osasun handia du Altsasun. Bide batez, presidenteak babesleen, laguntzaileen eta gurasoen laguntza eskertu zuen.