Altsasuko All Starsek irabazi ditu Araiako 12 orduak

Guaixe 2013ko abenduaren 10a

Ostiralean Araiako Areto Futboleko 12 orduak jokatu ziren. 16 taldek hartu zuten parte txapelketan, tartean hainbat sakandarrek. Gure taldeek maila bikaina eman zuten eta horren isla, finalerdietara iritsi ziren 4 taldeetatik 3 sakandarrak izan ziren. Araiako 12 orduetako txapelduna Altsasuko All Stars taldea izan zen, Altsasuko Koxkari, final oso estuan, 4-3 irabazi eta gero.