Gaur, 18:30ean, udaletxe aurreko aldean kontzentrazioa eginen daOspa egunak oraindik badu zer eman. Hain zuzen ere Ospa egunaren harira bi altsasuarrek, Garazi Urrestarazu alkateak eta Avelino Gonzalez, inputatu gisa Iruñeko Audientziara deklaratzera joan beharko dute gaur eguerdian. Estatuko segurtasun indar eta kidegoak iraintzea, delitu hori egozten diete. Agorrilaren 30erako zegoen deitua Ospa Eguna, Ospa Herri Mugimenduak antolatuta. "Altsasuk sufritzen duen errepresioa eta poliziek erabiltzen duten bortizkeria eta gehiegikeriekin bukatu beharra dagoela" adierazi nahi zen eta "indar okupatzaileek gure herritik alde egin dezatela" eskatu nahi zen. Besteak beste, bertso bazkaria eta kalejira zeuden deituta. Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariak, Carmen Albak, Ospa eguneko ekitaldiak debekatu zituen "legeak eskatu bezala, aldez aurretik komunikatuak izan ez direlako". Albak azaldu zuen segurtasun indarren parodia egitekoa zela eta debekua betetzeko 100dik gora Guardia Zibil bidali zituen, helikopteroak eta guzti. "Neurrigabeko okupazio militarra" salatu zuten altsasuarrek. Duela bi urte ere Garazi Urrestarazuk eta beste hiru altsasuarrek Madrilera joan behar izan zuen, Erregearen diskurtsoa ekitaldia zela eta. Fiskaltzak hala eskatuta epaileak auzia artxibatu egin zen, deliturik ez zegoelako. Gaur berriro epaitegietan izanen da Urrestarazu, Gonzalezekin batera. Arratsaldean kontzentrazioa deitu duteGertatutakoa salatzeko gaur, abenduaren 12an, ostegunean, 18:30ean elkarretaratzea deitu du Ospa Herri Mugimenduak Altsasuko udaletxearen aurrean "Adierazpen Askatasuna. Alde Hemendik! Utzi Pakean! lelopean.