Cabacasen inguruko pintada EAJtaren egoitzan

Guaixe 2013ko abenduaren 12a

Joan den  urtean Ertzaintzak botatako gomazko pilota baten kolpearen ondorioz hil zen Iñigo Cabacas bilbotarra. Eusko Jaurlaritza PSEren esku zegoen orduan eta auzia ikerketan hainbat gora behera izan ziren. Hiru agentek esan zuten gau hartan bota zituztela pilotak, gainontzekoek ez zutela bota edo ez zuten deklaratu eta auzibidea laburra izan zen, nahiz eta gero eskaera berriak egin diren. Gaztearen heriotzaren egunean Bilboko segurtasun dispositiboko parte zen Ertzaintzako burua EAEko polizia zuzentzeko aukeratu berri du EAJk. Altsasuko Ernain uste dute erabaki horrek Cabacasen senide eta lagunei "errespetu falta" adierazten diela, "daraman umiliazio eta samin guztiarekin. Cabacasen memoria eta duintasuna hil dutela irmoki salatu nahi dugu". EAJtaren egoitzan hildakoaren irudia margotuta agertu da, "zuek hil duzue"  testuarekin batera.