Esporrin Altsasuko sozialisten egoitzan izanen da gaur

Guaixe 2013ko abenduaren 16a

Nahi duten sakandarrei informazioa eman eta haiengandik gaiak jasoko ditu

Altsasuko Gertuko Bulego Parlamentaria gaur, 19:00etan, zabalduko da hirugarren aldiz. Atzera ere Maite Esporrin parlamentaria etorriko da Altsasuko Talde Sozialistaren egoitzara. Herritarrek informazioa eskatu edo intereseko edozein gai mahai gainean jartzeko aukera izanen dute. Esporrinek momentuan bertan ezin badu erantzun, “beharrezko gestioak eginen dituzte gerora interesatuari jakinarazteko”.

Herritarrengandik gertuago egon, parte hartzea sustatu eta gardentasun handiagoa izan. Hiru oinarri horietatik abiatuta hasi nahi du Roberto Jimenez idazkari nagusi sozialistak “birsorkuntza politikoko etapa berria”.