Testuren leherketaren ondoren, Nazabal jendaurrean margotzen

Guaixe 2013ko abe. 16a, 17:25

Gaurtik igandera, 20:00etatik 22:00etara, Altsasuko Iortia kultur gunean

Ostegunean 15 bat pertsona hurbildu dira Iortia kultur gunera Itziar Nazabal margolariaren gonbiteari jarraituz. Altsasuarrak koadro bat sortu aurretik egiten duen aurreneko gauza sentimendu, mantxa eta testuren leherketa da. Eta ostegun gauekoa boluntarioek hori egin zuten. Ostegunekoan oinarrituta Nazabal oihal horretan sortzeko prozesua hasiko du. Lehenik gonbidatuek sortutakoak zertarako bide ematen dion pentsatu ondoren jendaurrean margotzen ariko da heldu den aste osoan.

Iortia kultur gunean ikusgai duen Zigilua, prozesua eta interakzioa erakusketaren barruan kokatzen da Nazabalen ekimen hori. Erakusketa abenduaren 1etik dago ikusgai. Ehundik gora pertsona bildu ziren aurreneko egunean. Margolariak azaldu zien bere lanekin batera haiek sortzeko prozesuko irudiak eta apunteak ikusi eta irakurtzeko aukera dutela. Hitz horien ondoren, Irantzu Gonzalezen dantza saio batek mustu zuen erakusketa.