Donostiak I. Libre lasterketa hartu zuen larunbat arratsaldean, 6 km-ko lasterketa herrikoia. Epaiketen gastuei aurre egiteko elkartasun krosa zen larunbatekoa. 250 korrikalari iritsi ziren helmugara eta Aitor Etxeberria (18:30) eta Ana Fernandez de Lezea (23:56) izan ziren azkarrenak. Isidro Asurabarrena altsasuarrak lan bikaina egin zuen eta seigarrena iritsi zen helmugara (20:51).