Nafarroako Parkinson Elkarteko (ANAPAR) abesbatza eta Trasteando taldea elkarrekin igoko dira gaur eszenatokira. Parkinsonaren aldeko doinuak emanaldiarekin gozatzeko aukera izanen du nahi duen guztiak, sarrera librea delako. ANAPAR elkartea berriki Parkinson gaitza duten pertsonendako fisioterapia saioak eskaintzen hasi da Altsasun: Astearteetan, 11:30etik 12:30era eta ostiraletan 12:00etatik 13:00etara. Gainera, horren aurretik edo ondoren bakarkako saioak egiteko aukera dago Altsasuko Intxostiapuntako gimnasioan. Harremanetan jarri nahi duenak: 948232355 edo asociacion@anapar.org.