Nazabal zuzen-zuzenean

Guaixe 2013ko abe. 19a, 15:20

Brotxak, paletak, eskuak, zapiak… Perspektiba hartzeak, joan etorriak… Itziar Nazabal aste honetan Iortia kultur gunean ari da koadro bat margotzen, bere erakusketaren beste elementu bat bihurtuz. Igandera bitartean, 20:00etatik 22:00etara ariko da. Nazabalek azaldu zigunez jendaurrean aritzea bera erronka bikoitza da. Batetik, bere sortze lana jendaurrean agerian utziko duelako. Biluzte hori, gainera, erakusketako koadroen sortze prozesuari buruzko oharrekin osagarria da.

Erronka ere bada, bere sortze prozesuaren hasieran dagoen lehertzea ez duelako berak egin eta, neurri batean bada ere, ez duelako bideratu. Testuren lehertze hori aurreko ostegunean margolanaren sortze prozesu parte-hartzailean izan ziren 15 pertsonek osatu zuten. Nazabalek hura gai hartuta margolana osatzen hasi zen, bertsolarien pare kasik. Errokari heldu eta orain arte biluzien seriea margotzeko prozesua aldatuta lanean ari da margolaria, testuren gainean pinturarekin ari baita koadroa osatzen. Orain arte sail horretako koadroetan lehenik biluziak ikatzez marrazten zituen eta gero testurak gehitu.

Erakusketa
Zigilua, prozesua eta interakzioa izenburua du eta igandera arte dago ikusgai; astegunetan, 18:30etik 21:00etara eta, domeketan, 19:00etatik 21:00etara Altsasuko Iortia kultur gunean. Itziar Nazabal.