Intxostiapunta gazte gunera domeka arratsaldean (17:00etatik 21:00etara) joaten diren gazteek euren objektuak trukatzeko aukera izanen dute. Egoitzan izanen diren objektuetako bat hartu eta etxetik eramandakoa utzi, horixe besterik ez dute egin beharko.Bestalde, inuxente egunerako urtea despeditzeko afari autogestionatua antolatu dute. 21:00etatik 1:00etara egonen da zabalik egoitza eta DJ Sergeyren doinuekin gozatzeko aukera izanen dutenahi duten guztiek. Ilbeltzaren 9an, bestalde, sukaldaritza ikastaroa hasiko da. Egoitzan bertan eman beharko da izena.
Intxostiapunta gunean, gainera, on-lineko sexu aholkularitza eskaintzen du. sexuzgaldeintxostiapunta@gmail.com e-postara idatzi dezakete zalantzak argitu nahi dituztenak. Anonimotasuna zainduko dute. Gainera, gunean gazteak bilerak egiteko, ziberra, wifia, sukaldea, musika entseguak… daude. Gazte Informazio Gunea han kokatuta dago. Astelehen, astearte eta ostegunetan 7:30etik 15:00etara eta asteazken eta ostiraletan 7:30etik 12:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.