Eguberri giroko kontzertua

Guaixe 2013ko abe. 20a, 17:00
Larunbatean, 20:30ean, Altsasuko elizan

Erkudengo Ama abesbatzak eguberrietako kontzertua eskainik du bihar, Enrike Zelaia akordeoilariaren eta Josetxo Lumbreras perkusio-jolearen laguntzaz. Haiek kontzertuaren bigarren zatian ariko dira. Emanaldi hori mimoz prestatu du abesbatzak eta orain arte Altsasun kantatu ez dituen abesti eskainiko ditu: Egizu lo (Jorge Riezu) eta El cant dels ocells (Kataluniako eguberri kantua). Aurreneko bi kantuak ez beste guztiak eguberri abestiak dira.

Erkudengo Ama abesbatzak, bestalde, haiekin batzeko deia luzatu diete gizonezkoei. Astelehenero eta ostegunero, 22:00etan, entseatzen du Iortia kultur gunean. Kantu zaleek ateak zabalik dituzte.


Egitaraua
Somewhere
Swing low
Lua, lua
Elcant dels ocells
Egizu lo
O eguberri gaua
Noche de paz
El pequeño tamborilero
Festejo de navidad
Mesias sarritan
Gaur da
Agur Jesus Maria Jose
Hator, hator
Agur jaunak