Antzezle amateurren gala Lizarran

Nafarroako Antzerki Amateur Federazioak bere gala antolatu du biharko, bigarrena. Lizarrako Los Llanos kultur gunean, 21:30ean, zabalduko da oihala. Une horretatik aurrera federazioko kide diren hainbat taldek sketxak eginen dituzte. Horrekin batera, omenaldietarako tartea ere izanen da. Federazio horretako kide da Altsasuko Tarima Beltza taldea.