Salazar Windsorden

Guaixe 2013ko abenduaren 26a

Lastailaren 4tik azaroaren 15era Dora Salazarren Un Paseo por Bilbao erakusketa hiri bereko Windsor Kulturgintza galerian izan zen ikusgai. Egile altsasuarraren lana galeria berera bueltatuko da, oraingoan Coleccionar y Regalar papel erakusketa kolektiboaren baitan. Itzala duten 40 egilek paper gainean egindako lanak daude ikusgai galerian; pintura, zerak, argazkiak, marrazkiak eta lan grafikoak hain zuzen ere.