Juanjo Marin Memoriala igandean Altsasun

Guaixe 2013ko abenduaren 27a

Memorialean CBASKeko taldeak aurkeztuko dira.
CBASKen taldeen aurkezpena eginen da bertan

Juanjo Marin Memoriala (igandean, 10:00etan, Zelandin)
10:00etan: CBASK taldeen 2013-2014ko denboraldiko aurkezpena
10:45ean: Kadeteen eta haurren mailen arteko partida mistoa. Atsedenaldian benjaminen eta minien arteko partida.
12:30ean: Produktu 0sorten zozketa.
12:45ean: Auzatea.


Altsasuko CBASK Saskibaloi Taldeak Juanjo Marin Memoriala antolatu du iganderako, abenduaren 29rako. Marin Altsasuko Saskibaloi klubeko bazkide, jokalari eta laguna, orain dela urte batzuk hil zen auto istripuz eta urtero omenaldia egiten diote. Ekitaldia zabaltzeko CBASK-en talde ezberdinen aurkezpena eginen da, eta ondoren CBASKeko haurren eta kadeteen arteko partida jokatuko da. Atsedenaldian, benjaminen eta minien arteko lehia jokatuko da. Auzatearekin eta zozketarekin despedituko da memoriala.