Sociedad Deportiva Alsasuak Altsasuko Udalaren laguntzarekin antolatutako San Silbestre bizikleta martxak 31. edizioa hartuko du aurten. Duela gutxi bideari jarraituz, elkarteak Urbasara bi igoera antolatu ditu. Lehenengoa 15:45ean abiatuko da, eta zikloturistendako izango da. Bigarrena, 16:15ean irteera emango zaiona, proba lehiakorra izango da. “Gure proba hasiera batean urtea bizikleta gainean bukatzeko intentzioekin egiten zen, lagun artean. Baina azken aldian, oso lehiakorra bihurtu da. Modu honetara, bi lasterketekin, lehiatu nahi dutenek eta arratsalde on bat pasatu nahi dutenek parte hartzeko aukera izango dute” adierazi digu SDAko Pablo Colinak.
Urbasara Altsasutik
Urbasako igoera Altsasutik egingo da, eta txirrindulariek Urbasako tontorrera heldu beharko dute. Igo ondoren salda beroa hartzeko aukera izango da, gorputza berotzeko. Proba despeditu eta gero, Sociedad Deportivako tabernan oroigarri bat jasoko dute txirrindulariek, dortsala bueltatzerakoan. Bertan eginen da sari banaketa ere, 17:30ean.
Burunda Txirrindularitza Taldeko BTT sailak San Silbestre bizikleta martxarekin bat egin du eta urtea Urbasara igotzen despedituko dute.
Izen ematea
Proba hasi baino lehen Sociedad Deportiva Alsasuan. Federatuek 7 euro eta federatu gabekoek 10 euro ordaindu beharko dituzte.