Loteriaren zozketaren aurretik sariak banatu zituen Altsasuko Dendarien Elkarteak (ADE). Abenduaren aurreneko astean izan zen. Azaroan elkarteko kide diren establezimenduetan erosketak egin zituzten bezeroen artean bost zare eder zozketatu zituen ADEk. Guztira, 4.000 euro saritan. Azarokoteko sariak Marivi Lizarragak, Nekane Zubizarretak, Dolores Guellok, Mikele Razkinek eta Graci Vitalek eskuratu zituzten.
ADEk Azarokotea moduko kanpainekin Altsasuko dendei bultzada eman nahi die eta, horrela, enpleguari eutsi ahal izateko. Izan ere, denda txikiei euren irabazien %30-40 artean jaitsi zaie. Bestalde, ADEtik jakinarazi dute elkarteko hainbat dendek ilbeltzaren 5ean, domekan, zabaldu eginen dutela.