Los del Rayo disko berriko kantuak nahasten

Guaixe 2013ko abe. 27a, 18:11

Pablo Rayorenean entseatzen zutelako hartu zuen taldeak izena. Haren omenezko kontzertu baten ondoren bueltatu ziren duela urte eta erdi. Ordutik hainbat kontzertu eman ditu taldeak. Baina betiko kanta zaharrak jotzeak sortutako monotonia hausteko, animatu eta kantu berriak sortzea erabaki zuten taldekideak.

Altsasuarrek Rikardo Areta eta Ismael Katarekin grabatu dituzte prestatu dituzte sei kantu berriak. Haietako batean Enrique Villareal, El Drogas, izan dute laguntzaile. Orain estudioan kantuen nahasketak egiten ari dira. Diskoa negu akaberarako nahiko lukete kalean Alonsok (bateria), Leok (gitarra), Josek (baxua), Pello Diazek (gitarra eta koroak) eta Juankarrek (kantaria). Taldeak aurreneko maketa argitaratu zuenetik 25 urte beteko dira orduan.