Altsasuko Alde Zaharreko tabernak biltzen dituen Xurrut elkarteak (Lurrazpi, Urtzi, Xume, Gautxori, Koxka eta Arkangoa) Urte Zahar arratsaldeko, biharko, poteoa kobratu eginen duela iragarri du. Joan zen urtean hasi zen edariengatik kobratzen. Gastuak kenduta lortutako dirua Nafarroako Jakien Bankuari eta Guaixe astekariari ematea erabaki dute. Aurreko urteko elkartasun poteoan Xurrutekoek jasotako dirua Josefina Arregi klinikarendako eta inauteri batzordearendako izan zen.