Parapenteak Iortian

Guaixe 2013ko abenduaren 29a

Baiza parapente taldeak 25 urte bete ditu. Aralartik edo Santa Marinatik abiatuta, hainbatetan ikusi izan ditugu hegan Baizako kideak parapentearekin, paramotorrarekin edo delta hegalarekin. Urteurrena baliatu nahi izan dute jendearengana gerturatu eta hegan egiteko erabiltzen dituzte materialak ezagutarazteko. Tartean dira hasierako "oihalak" ere, arlo teknikoan egon den garapena erakusteko balio duena.Eguerditik arratsaldera arte Altsasuko Iortia kultur gune pareko plazan egonen dira taldekideak haien materiala erakusten.