Erregeen Kabalgatako antolakuntzak aurten, atzera ere, Migel Angel Agirreren oroimeneko txartel lehiaketa antolatu du. Ikastetxe eta arte eskoletako ikasleek parte hartu dute lehiaketan, guztira 247. Parte hartze handiena (122) 1. mailan (0 eta 6 urte artean) izan da. Epaimahaiak Anne Fernandez Garcia eta Paula UrabaienOtxoaren lanak saritu ditu.
2. mailan (7 eta 9 urte artean) 83 lan aurkeztu dira eta saria Katrin Andueza Zornotzak eta Joseba Beltran De Herediak eskuratu dute. Azkenik, 3. mailan (10 eta 12 urte artean), 44 txartel aurkeztu zituzten eta saria Maria Arevalo Alonsok eta Irati Begiristain Garciak eskuratu dute. Epaimahaiak, gainera, Eneritz Regil Fernandezi sari berezia ematea erabaki du.