Abenduaren 29an Juanjo Marin Memoriala antolatu zuen Altsasuko Saskibaloi Klubak (CBASK). Marin saskibaloi jokalari altsasuarra zen eta 2003an hil zen trafiko istripu baten ondorioz. Memorialean CBASK taldeko kadeteak eta haurrak lehiatu ziren, eta lehenengoak gailendu ziren.
Memoriala 2013-2014 denboraldia aurkezteko probestu zuen klubak. Klubeko koordinatzaile Enrique Vilasek adirazi zuenez, aurten 8 talde izango ditu CBASK-ek eta gutxi gora behera 80 neska-mutiko ditu taldeak, gehienak emakumeak. “Aurten 20 neska-mutiko berri ditugu, gehienak neskak, eta alde horretatik oso kontentu gaude” azpimarratu zuen Vilasek.
Saskibaloi eskola mailan 6 talde daude, baina horietatik 5 lehiatzen dira Nafar Kirol Jolasetan: gizonezkoen kadete maila (entrenatzailea, David Crespo), emakumeen haurren maila (entrenatzailea, Gonzalo Rueda), emakumezkoen aurre-haur maila (entrenatzailea, Enrique Vilas), gizonezkoen mini maila (entrenatzailea, Iñaki Herrero) eta emakumezkoen aurremini misto maila (entrenatzailea, Fermin Herrero). Benjaminetaz Marina Herrero antolatzen da. Hauek ez dira Nafar Kirol Jolasetan lehiatzen, Sakanako Mankomunitateak lehenengoz antolatutako Sakanako I. Saskibaloi Topaketetan aritzen dira. Aipatu topaketetan 4 talde dabiltza. “Altsasuko taldeez aparte Etxarriko ikastolatik sortutako taldeak ari dira. Hori oso positiboa da, beste herrietako taldeak basketaren munduan sartzea” nabarmendu du Vilasek.
Klubak beste bi talde ditu, emakumezkoen senior maila, Carles Rodriguezen aginduetara, eta emakumezkoen junior maila, Fermin Herreroren gidaritzapean. Nafarroako Saskibaloi Federazioko txapelketetan lehiatzen dira.