Urteko aurreneko eguneko ONCEren ezohiko zozketako hirugarren sariko 800.000 euro utzi zituen saritan. San Juan kaleko kioskoan Jose Javier Ezkerra Azpirozek 20.000na euroko saria zuten 40 kupoi saldu zituen. Zortea ekarri zuen zenbakia 10.769a izan zen.
Zortearen bisitak
1963an eguberritako loteriako sari nagusia banatu zuen Altsasuko 1. saltokiak, 37,5 milioi pezeta.
1987an ONCEko Altsasuko San Juan kaleko saltokiak 2 milioi pezetako saria banatu zuen.
1996ko ilbeltzaren 27an, Altsasuko 2. loteria saltokiak 820 milioi pezeta banatu zituen. 2006ko otsailaren 2an, Altsasuko 1. saltokiak 180.000 euroko saria partitu zuen.
2006ko lastailaren 6an Altsasuko 1. saltokiak, sari nagusiarekin, 10,6 milioi euro banatu zituen.
2007ko apirilaren 21ean 1,2 milioi euro banatu zituen eta beste horrenbeste 2010eko martxoaren 13an Altsasuko 2. saltokiak.
2008ko otsailaren 12an, 14ko kiniela bat zigilatu zuen pertsona batek 51.638 euro eskuratu zituen Altsasuko 2. saltokian.
2009ko apirilaren 20an bonolotoaren zozketan 5 zenbaki eta osagarria asmatu zituen bezero batek 64.143,08 euro eskuratu zituen Altsasuko 2. saltokian.
2011ko otsailaren 6ko ONCEren zozketak 3.025.000 euro utzi zituen Uharte Arakilen, Lakuntzan, Etxarri Aranatzen eta, batez ere, Bakaikun.
2012ko agorrilaren 3ko ONCEko kupoitzarrak 9.390.000 euro utzi zituen.
2012ko abenduaren 22ko eguberritako loteriako 5. sariko txartelak saldu zituen Altsasuko 1. saltokiak.