Iortia kultur gunean ludotekaren historia argazkitan laburbiltzen duen erakusketa dago ikusgai. Horrekin batera, azken hilabeteetan ludotekako haurrek materialak birziklatuz egindako jostailuak ere izanen dira. Ilbeltzaren 19ra arte izanen dira ikusgai. Erakusketa mustutzeko gaur gozogintza tailerra eginen dute erakusketa gelan bertan. Haurrek tartak eginen dituzte. Baina ludotekara haurrak eramaten dituzten gurasoek ere tartak eramanen dituzte eta guztiak dastatzeko aukera izanen da. Ondoren guztiak kalejiran abiatuko dira.
Eskaintza
Kangu izenarekin jaio zen 1993ko udazkenean ludoteka. Urteurrenarekin batera izena aldatu du eta etorkizunean Txantxari ludoteka izanen da. 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako udal zerbitzua da Ludoteka, aisialdiko hezkuntza eskaintzen duena. EuskarazJosepi Markinez ludotekariak gurasoendako jolas eta jostailuei buruzko aholkularitza eskaintzen du eta haiendako ere tailerrak antolatzen ditu. Labadero eraikineko lehen solairuan dago kokatuta egoitza.
Egutegia
Astelehena
17:00etatik 18:30era 4-7 urte.
18:30etik 20:00etara 0 - 3 urte (heldu batek lagundurik).
Asteartea, osteguna eta ostirala
17:00etatik 18:30era 4 - 7 urte.
18:30etik 20:00etara 8 - 12 urte.
Asteazkena
15:00etatik 17:00etara 4 - 12 urte.
17:00etatik 18:30era 0 - 3 urte (heldu batek lagundurik).
Scalextrix erraldoia
Heldu den ostiralean 18:30etik 20:00etara Iortia kultur guneko erakusketa gelan.