Abenduaren 28ko eta ilbeltzaren 4ko emanaldietarako “sarrerarik ez dago” kartela zintzilikatu ondoren, Haize Berriak bandak Queen taldeari eskainitako programaren hirugarren emanaldia ematea erabaki du.
Ikuskizunak aurrera egin behar du izenburuko emanaldian bandako musikariez aparte, Altsasuko eta Iruñeko kantariak eta herriko rock musikariek parte hartzen dute: Leo Morcillo (gitarra elektrikoa), Peio Díaz (abeslaria eta gitarra), Puri Alzelai (baxua), Erkuden Ezeolaza (abeslaria), Jone Rubio (abeslaria), Pedro Planillo (gitarra) eta Jolis (abeslaria). Guztien artean Queen taldeak egindako musika omenduko dute, taldeak bere aurreneko diskoa atera zuela 40 urte bete direnean.
Programa
Queen in concert
Innuendo
We are the champions
Friends will be friends
Crazy little thing called love
Bohemian rhapsody
The show must go on