Scalextrix erraldoia hemen da

Guaixe 2014ko urtarrilaren 17a

Aurreko asteburuan gozogintza tailer batekin ospatu zuten urteurrena.
Gaur, 18:30etik 20:00etara, Iortia kultur guneko erakusketa gelan

Txantxari ludotekaren 20 urteurreneko ospakizunek aurrera jarraitzen dute. Aurreko ostiralean makina bat haurrek Iortia kultur gunean gozogintza tailer batean parte hartu bazuten, gaurkoan, auto txikiak ziztu bizian gidatzeko aukera izanen dute. Izan ere, Ludotekak skalextric erraldoia jarriko du Iortia kultur guneko erakusketa gelan. Han bertan Txantxari ludotekaren ibilbidearen berri ematen duen argazki erakusketa eta birziklatutako objektuekin egindako jolasak daude ikusgai.