Kamioi batek istripua izan du Txunkaiko sarreran

Guaixe 2014ko urtarrilaren 20a

Gaur goizean A-1 autobiatik Altsasuko sarrera hartzera zihoan kamioi batek istripua izan du eta ezpondan dago. Aita Barandiaran zahar egoitzaren atzeko aldean izan da, Txunkaiko sarreraren parean. Kamioia han dago, behar bezala seinaleztatuta, handik ateratzeko zain.