Zangoza, Noain eta Altsasuko udaletako Kulturak Sailek sustatu dute Post IV 2014 erakusketa, aurreko astean Zangozan mustu zena. Buitres, delfos, libélulas, hombres y mujeres izenburua duen erakusketa ondu dute Greta Alfarok (Nafarroa), Bego Anton (Bilbo), Naia del Castillo (Bilbo) eta Cristina Lucas (Jaen). Erakusketa martxoaren 13tik apirilaren 5era arte Altsasun izanen da ikusgai.