Iortiak otsaileko familiarteko bonoaren eskaintza ezagutarazi du

Guaixe 2014ko urtarrilaren 30a

Kultura poltsiko guztiei eskuragarri egiteko politikaren barruan, Altsasuko Udaleko kultura sailak ikuskizunen bonua eta familiarteko bonua eskaintzea erabaki zuen. Azken hori hilero aldatzen da. Otsailerako eskaintzaren barruan 3 film eta musikal bat (otsailaren 16an) 9 euroren truke ikusteko aukera izanen da.