Arbizuri hartuko dio aurten lekukoa Zelandi eskolak Sakanako herri eskolen festaren antolaketan. Ibarrean Sortzen elkarteko kide diren guraso elkarteek antolatzen dute ospakizuna. Maiatzaren 10eko ospakizuna aurkezteko eta, bide batez, Sortzen zer den eta elkarteak Sakanan izan duen ibilbidea ezagutarazteko hitzaldia antolatu dute gaurko.
Iker Morenok, Sortzeneko koordinatzaileak, eta Genaro Paniaguak, Zelandiko irakasleak, hartuko dute hitza hori guztia azaltzeko. Gaur, 15:30ean, Zelandi eskola publikoko PSIko gelan.