Gaur, 19:00etan, zabalduko ditu ateak Hendaiako Mendi Zola kultur gunean 12 cm erakusketa kolektiboak. Hainbat eskulturek, margolarik eta argazkilarik sortutako lanek osatzen dute erakusketa. Guztiek ere 12 cm-ko tamaina dute. Itziar Nazabalek 12x12 cm-ko bi koadro eraman ditu erakusketarako. Biluzien eta pasioaren serieko lanak dira, paper gainean eginiko teknika nahasiarekin sortuak (Bularren sentsualitatea eta… Eta bularren amatasuna). Biek batera irudi bat osatzen dute, baina banaka ere jar daitezke. Tamaina txikiko arte-lanen erakusketaren 18. edizioa da eta otsailaren 15era arte egonen da ikusgai.