Javi Moreno garaile Lodosan

Maider Betelu Ganboa 2014ko otsailaren 6a

Javi Moreno podiumean. Argazkia: Utzitakoa.
Oihan Pérezek kadeteen proba irabazi zuen

Larunbatean San Blaseko X. Krosa jokatu zen Lodosan, La Tejeriako motokros zirkuituan. Kategoria guztiak kontuan hartuta 150 korrikalarik hartu zuten parte. Dantzaleku Sakanako Javi Morenok irabazi zuen 4 km pasa zituen proba nagusia (14:30), Xabier Fernandez (15:05) eta Francisco J. Lopez (15:11) korrikalarien aurretik. Emakumezkoetan Naiara Casi nagusitu zen (17:59). Beteranoen mailan Juantxo Azurmendi altsasuarra 11.a sailkatu zen (16:49) eta Juan Carlos Pérez altsasuarra 14.a (17:42).

Horretaz gain, kadeteetako lasterketa (2,4 km) Dantzaleku Sakanako Oihan Pérezek irabazi zuen (11:06). Kimuen mailan (850 m) Ekaitz Pérez 8.a sailkatu zen (3:54). Zorionak denoi!