Xurrutek elkartasun poteoko 3.370 euroak eman ditu

Guaixe 2014ko otsailaren 6a

Bigarren urtez jarraian eta elkartasun helburuarekin, Urte Zahar arratsaldeko poteoa kobratu egin zuten Altsasuko Alde Zaharreko Xurrut elkarteko tabernetan (Lurrazpi, Urtzi, Xume, Gautxori, Koxka eta Arkangoa). Gastuak kenduta lortutako dirua 3.370 euro izan ziren. Horietatik %70 (2.639 euro) Guaixe astekariari eman dizkio Xurrutek. Altsasuko Xurruteko tabernarien izenean Igor Mintegik Guaixeko eta Beleixeko Eneida Carreñori eta Eroskiko Josune Bonori eman die dirua gaur.

Elkartasun poteoan lortutako diruaren beste %30a (1.131 euro) Nafarroako Jakien Bankurako bideratu du Xurrutek. Altsasuko tabernariek Eroskiren bidez produktuan eman diote dirua Nafarroako Jakien Bankuari. Eroski berak Altsasuko tabernarien ekimenaren berri izatean bat egitea erabaki du eta emandako dirua baino balio handiagoa duen produktu gehiago eman du Nafarroa Jakien Bankurako (792 pack Kaiku esne erdigaingabetua, Eroski ekilore olioko 100 botila, Coosur olioko 90 botila, 40 kilo barazki poteetan eta 120 euroko laguntza).