Otsailaren 16ra arte dago zabalik, Altsasuko Iortia Kultur Gunean, Helena Santano altsasuarraren Orainetik iragana eta geroa eraikitzen erakusketa.Aipatu erakusketan bere ibilbide guztian barna egindako lanak topa daitezke. Artista altsasuarrak bere erakusketa action painting arrakastatsuarekin mustu zuen: DJ Jurgi Oraak jarritako musikak sorrarazten ziona mihisera eraman zuen Santanok.
Santanoren lana gertuagotik ezagutu nahi dutenek aukera paregabea dute, gaur, Helena Santanok bere erakusketan bisita gidatua eginen baitu. Margolan bakoitzari buruzko azalpenak emango ditu artistak, eta bere lanak arte mugimenduetan kokatuko ditu.