Arriren bigarren Goya

Guaixe 2014ko otsailaren 11

Jose Luis Arrizabalaga Agirrebengoak, Arrik, igandean bere ibilbideko bigarren Goya saria lortu zuen. Alex de la Iglesiak zuzendutako Las brujas de Zugarramurdi filmean arte zuzendaria izan zen Arrik eta bere lana saritu zuten Zinema Akademiako kideek. Txikitatik Altsasun finkatua, Arrik 1996an El día de la bestia filmean egindako lanagatik bere aurreneko Goya saria lortu zuen.

Bestalde, hainbat sari jaso zituen David Truebaren Vivir es facil con los ojos cerrados filmak, zinta eta zuzendari onenarena tartean. Film horretan zuzendari laguntzailea izan zen Sara Mazkiaran Zelaia altsasuarra. Mazkiaranek eskarmentu handia du zineman eta izen handiko makina bat zuzendariren laguntzaile izan da. Hainbat film labur ere zuzendu ditu.