Lastailaren 14an hasi eta otsailaren 4an despeditu zen 26/11 sumarioan auzipetutako 40 gazteen aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Segiko kide izatea egotzita seina urteko kartzela zigorra eskatu zuen fiskalak. Gazte mugimenduko kideen auzipetzea salatzeko ilbeltzaren 31n Iparraldeko Autobia (A-1) ordu batez moztu zuten, Murgilgo tuneletan. Zuntaipeko auzokideek jakinarazi digutenez, autobia, bi norabideetan, ordu batez itxita egon zen eta horretarako kateak, pankartak, ke poteak eta bengalak erabili zituzten.