Altsasuko Zelandi kiroldegiak Nafarroako Kirol Jolasen taekwondoko lehen fasea hartu zuen asteburuan. Kimuen, haurren, kadeteen eta juniorren kategoriako Nafarroako 17 klubetako kirolariak lehiatu ziren, 200 taekwondolari inguru. Guztiak parez pare aritu ziren. Poomsaen 50 kirolari aritu ziren, eta lehian edo “combate” delakoan 150 inguru.
Bargagainen emaitzak
Altsasuko Bargagain klubak lan polita egin zuen azken maila honetan. Junior mailako gizonezkoen pisu astuna kategorian garaile izan zen Bargagain, eta baita haurren mailako pisu arina kategorian.