Tortura azalera

Guaixe 2014ko otsailaren 14a

Gaur, 19:00etan, Julen Arzuaga hizlari Altsasuko Iortia kultur gunean

Altsasu Memoriak gaur Oso latza izan da: Tortura Euskal Herrian liburuaren idazlea ekarriko du Altsasura. Estatuen errepresio tresna horren erabileraren jatorria, nondik norakoak eta helburuak azalduko ditu.

Altsasu Memoria taldeko kideen helburua da “gure historia jantzi eta osatzea. Gertaturikoa hamarkadetan isilarazia eta ahantzita gera ez dadin eta hurrengo belaunaldiak gure borroka zein konpromisoaz jabe daitezen, testigantzak, pasadizoak, datuak, materiala… biltzea”. Gaineratu dutenez, “torturaren afera, eraikitzeke dugun gertuko historiaren mugarrietako bat da”. Horregatik, altsasuarrei gonbitea luzatu diete bilketa lan horretan elkarlanean aritzeko.