Herenegun despeditu zen Iortia kultur gunean Helena Santano Ciden obraren atzera begirako erakusketa ikusteko aukera. Horren aurretik hainbat izan dira erakusketa gelatik pasa diren bisitariak. Egilea han egon denez, ikusleekin iritzia trukatzeko aukera izan du eta oso esperientzia aberasgarria izan dela adierazi digu. Gainera, ostegunean bisita gidatua antolatu zuen. 20 bat sakandarrek Santanoren serie ezberdinen nondik norakoak interesez segitu zituzten.