Moreno txapeldun Zumaian

Guaixe 2014ko otsailaren 19a

Javi Moreno Zumaiako helmugan.
Zumaiako XXX. Herri lasterketako proba motza irabazi zuen

Larunbatean Zumaiako XXX. herri lasterketa jokatu zen. Bi aukera zeuden, 5,6 km-ko proba eta 10,2 km-koa. 63 korrikalarik hartu zuten parte proba laburrean eta Javi Moreno altsasuarra gailendu zen guztien artean (18:23). Proba luzean, aldiz, El Hassan Oubaddi izan zen azkarrena (30:48). Sergio Garcia de Eulate altsasuarra 23.a izan zen (35:07), Felix Benjumea altsasuarra 41.a (36:30) eta Juan Carlos Perez altsasuarra 142.a (41:24).