Ikurren Legeak Espainiako bandera udaletxean jartzea behartu du berriki. Lege berak ikurriña legez jartzeko debekua eman zuen. Hori dela eta, Geure Ikurren Alde ekimena sortu zen Altsasun eta bera da etziko ekitaldia antolatu duena. Herriko toki nabarmen batean, Zelai eta San Juan kaleen bidegurutzean, ekimeneko kideak hiru masta jartzeko lanean aritu dira aurreko egunetan. Igandean mastak mustu eginen dituzte. Horretarako, Altsasuko eta Nafarroako banderak eta ikurrina jarriko dituzte.
Banderak igotzearekin batera, dantzariak eta musikariak ere izanen dira. Ekimeneko kideek aurtengo dituzten asmoen berri emanen dute. Aldi berean, haiek zabaltzeko Nafarroako banderak eta ikurrinak salgai jarriko dituztela iragarri dute.